





Hodeietan —gazteentzako narrazio zientifikoko liburua— argitaratu berri du Elhuyarrek, eta gaur izan da liburuaren aurkezpena, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Liburuaren Nazioarteko Egunean hain zuzen ere. Han izan dira Aitzol Lasa, Hodeietan liburuaren idazlea, eta Lurdes Ansa, Elhuyarreko Edizioak saileko arduraduna.
Narrazio zientifikoa da Hodeietan, eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan du sorkuntza-lan honek. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, berriz, “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” kategorian irabazle izan zen.
Paperean zein formatu digitalean eskura daiteke liburua. Papereko bertsioa dagoeneko salgai dago, 14 €-an, Elhuyarren Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke, 4 €-an. Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko bat emango dizugu, doan.
Elhuyarrek gaztetxoentzako zientzia-esperimentuen liburu berri bat argitaratu du: Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago.
8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zientzia-esperimentuen liburu bat da hau eta hamar minutuan edo gutxiagoan, familian eta lagun artean egin daitezkeen 100 esperimentutatik gora biltzen ditu. Zz seriearen hirugarren liburua da hau. Zz seriearekin, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek. Zz liburuak ez dira eskola-liburuak, familian eta lagun artean gozatzeko esperimentu-bilduma bat baizik.
Liburua paperean zein formatu digitalean eskuratu daiteke. Papereko bertsioa dagoeneko salgai dago 12 €-an Elhuyarren Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke 4 €-an. Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko ale bat emango dizugu doan.